Pontx Pailazoa
Pontx pailazo mugitu, alai, xelebre, kurioso eta ironikoa da. Mundua umore onez ikusi nahi du, baina bere ondokoek mintzen badute, badu zer esan, hitzik gabe ez da gelditzen. Pailazo zirikatzailea dela erran daiteke ere bai. Gezurrak bere onerako erabiltzen aditua da. Traketsa bada ere, eta ikasteko asko izan arren, kolorea, alaitasuna eta irria zabaltzen dabil Euskal Herriko xoko ezberdinetan. Baloreak umoretik eta inozentziatik lantzeko joera du, helduekin eta haurrekin harremana sortzeko gaitasuna du.
HORKONPONTX elkartea
HORKONPONTX elkarteak Pontx pailazoaren proiektua aurrera zihoala ikusirik, ikusgarri guzti hauek produzitzeko, Pontx pailazoak bere elkarte propioa sortu zuen 2020an HORKONPONTX-en izenean. Pontx pailazoaren ikusgarrien eta animazioen atzean den elkartea da HORKONPONTX Elkartea. Azken honek, clown/pailazo ikusgarrien produkzioa eta aurkezpenak produzitzen ditu, euskaratik eta euskaraz. Jendeari alaitasuna, umorea eta euskarazko antzerkia helaraztea du helburu, baita haurrei zuzendutako animazioan, hospitale arloko parte hartzean eta euskararen bultzatzean parte hartzea ere. Ipar Euskal Herrian nagusiki ibiltzeaz gain, hego Euskal Herrian ere saioak eskaintzen ditu. Oholtza gaineko esperientzietatik haratago, zahar etxeetan ibili izan da, baita beste ekitaldietan ere bai.